Gazteentzako gunea jarriko dute martxan, Ereñotzun, datorren ostiralean hasita. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute zita: «martxoaren 10ean, gazteentzako gunea martxan jartzera goaz. Lehenengo topaketa, Ereñotzuko Kultur Etxean egingo dugu. Beraz, 12 eta 16 urte bitarteko gaztea bazara, etor zaitez eta giro ederrean pasatzeko aukera izango duzu», aurreratu dute.
«Asmoa da, bi orduz ekintza desberdinak burutzea ndo pasatzeko helburuarekin. Animatu eta gonbidatu zure lagunak!», egin diete deia.