Sekretuak kontatzeari buruz, tailerra etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Sekretuen inguruan, tailerra emanen du Gabi Goiak etzi, astelehenarekin, Goizuetako Eskolan: Kuxkuxeroa edo lagun ona? Sekretu onak eta txarrak, kontatu ala ez kontatu? Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izanen da, Guraso Elkarteak, Xalto Eskolak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!