Apirilaren 4an pasako da Hernanitik Korrika, eta prestaketa lanak martxan dira.
Korrika Kulturalari hasiera eman zion Mintzodromoak otsailean, motorrak berotzeko, eta ostegunean, Korrika dokumentala estreinatu eta solasaldia izan zen Biterin. Korrikaren 20 urteetako ibilbidearen inguruko erakusketa ere ikusgai dago.
Datozen asteetan, gehiago izango da: Laburbira, irakurraldiak, bertso-antzerkia... Eta apirilaren 9an autobusa jarriko da Iruñeara, Korrikaren bukaerara.
Korrika Kulturala
Martxoak 16: Laburbira eta Ageda kopla taldearekin solasaldia, (Biteri, 19:00).
Martxoak 23: Irakurraldiak, 18:30etan AEKtik hasita.
Martxoak 30: Bertso-antzerkia: Erradikalak gara, 20:00etan Biterin.
Apirilak 3: Korrika mikro, txiki eta gaztea.
Apirilak 4: Korrika Hernanin, 11:00.