Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Karabeleko Ekonekazaritza Etxaldeak auzolanerako zita jarri dute bihar, 09:30etan Karabelekon. Helburua da hezegune bat sortzea, anfibio, sugandilla eta burruntzientzako habitat naturala berreskuratzeko. Era berean, 30 urki eta altza landatzeko aprobetxatu nahi dute. Animatzen denak izena eman dezake: 943 466 142.