«Gimnasia akrobatikoan denentzat dago tokia; denak dira garrantzitsuak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Urik gabeko pistina batera bo­­­­ta­tzean bezala; horrela hasi ziren Hernaniko Gim­na­sia Erritmi­ko Elkarteko kideak gimnasia akrobati­ko­ko saioak lantzen urrian.
Baina aspalditik daukaten ideia da, Eider Blanco entre­natzaileak azaltzen duenaren arabera. Eta ideiaren bilaka­eran, Blancok berak badauka zer-esana: «Valentziara joan nintzen bizitzera denboraldi batez, eta bertan ezagutu nu­en modalitate hau; han gimna­sia akrobatikoa baka­rrik lantzen duten klubak baitaude».
Kirolak liluratuta utzi zuen egungo entrenatzailea, eta Her­­naniko Gimnasia Errit­­mikoko Elkartean es­kain­tzeko aukera suertatu zen: «kontua da ez genekiela zeinek eman ze­zakeen», azal­du du ardu­ra­dunak.

6-12 urteko gazteentzat
Baina ikasturte honetan, tal–dea eratzeko asmoa luzatu zuten. Horretako, izena ema­teko tartea ireki zuten iraile­an, eta urrirako, taldeak mar­txan jarri behar zirene­rako, gaztetxo gutxi apuntatu ziren: «hasieran lauk besterik ez zuten izena eman, baina hasi ginen, bestela ez genuen inoiz taldea martxan jarri­ko!», onartzen du Blancok. 
Dena den, taldea martxa hartzen ari dela dio entre­natzaileak: «pixkanaka ba­go­az, eta egun 12 bat etortzen dira entrenamenduetara».
Taldea, berez, 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat pen­tsa­tuta dagoen arren, «orain­goz gutxi gorabehera adin berekoak dira». Baina beste adinetakoen zain daudela diote, taldetik. Horregatik, gazteak animatu nahi dituzte beraiekin bat egitera, edo behintzat, probatzera. Ostira­lero entrenatzen dute, 17:00e­tatik 18:00etara, kiroldegian.

Gazteak animatu nahi dituzte beraiekin bat egin eta probatzera.

Piramideak edo egiturak egitea, helburu
Gimnasia akrobatikoaren hel­burua da giza piramideak edota egiturak egitea. Eta lan horretan denen beharra dagoela nabarmentzen du Eider Blanco entrenatzaileak, eta dio, hori dela berari ge­hien gustatzen zaiona: «gim­na­sia akrobatikoan, errit­­mi­koan ez bezala, denontzat da­go tokia, bai indartsuentzat eta bai ahulentzat; eta gaine­ra, denak dira garrantzitsuak, protagonistak. Izan ere, mal­gutasun haundia dauka­nak goran jarri behar du, eta in­dartsua denak beheran».
Horrez gain, Gimnasia Erritmikoko Elkarteari auke­ra eman dio mutilek beraien lekua aurkitu dezaten: «gim­na­sia erritmikoak Hernanin daramazkin urteetan, bi mutil besterik ez dira izan, eta biek urtebete aguantatu zuten». 
Akrobatikoan, ordea, izena eman zuten aurrenekoak mutilak izan ziren. 

Erakustaldian, izugarrizko arrakasta
Jendearen erantzuna «oso ona» izaten ari da Blancoren ustetan, eta are gehiago, gurasoena, «beraiek ari dira beste haur eta gazteak animatu nahian».
Erantzun positibo horren bultzada izan zen, dudarik gabe, urtarrilean egindako erakustaldian gertatutakoa: «100 nesken artean, han agertu ziren zazpi mutil gimnasia akrobatikoa egiten, eta publikoa asko sartu zen, asko motibatu zen. Ondorioz, beraiek ere animatu ziren, eta oso pozik bukatu genuen, bai beraiek eta bai guk [klubak]».

Pixkanaka gehiago
Oraingoz, aurreneko pausua emanda daukate, eta hemen­dik aurrera lanean jarrai­tzeko asmoa dauka Herna­niko Gimnasia Erritmiko Elkarteak: «hasi nahi genuen, pixkanaka joango gara. Adibidez, leku hau ez da egokiena, tatami batean entrenatu beharko genuke», dio Eider Blancok.
Gainera, babesa ez zaio falta, izan ere, Gipuzkoako beste hainbat taldek ere, Hernaniko klubak eman duen pausua eman berri dute: «baina ez dago gimna­sia akrobatikoko klubik, ez Federazioko sekziorik... aur­ten egin dugun gauza bakarra da saio bat, Gipuzkoako entre­natzaileak elkar ezagu­tzeko». Hau hasiera besterik ez da, beraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!