Finalerdian, Ojuel eta Aizpitarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 3a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketako final erdia jokatuko dute gaur, Ohorezko mailan, Ojuel eta Aizpitartek, Ilunpeko bikotearen kontra, 19:00etan Azpeitian. Hernanin ere izango dira partiduak; Deskarga eta Apaolaza alebinak 20:15etan ariko dira Intza taldearen kontra, eta Jara eta Etxarri infantilak 20:45etan, Goierriren kontra. Gipuzkoako Txapelketako azken faseko partiduak izango dira horiek. Baita Garmendia-Balenziaga alebinena ere, 19:00etan Lazkaon, Lapkeren kontra 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!