Atzoko Kronikan argitaratu zen lizitazio iragarkiak argitaratu dituela Udalak, Udal Kiroldegiko taberna ustiatzeko zerbitzua kontratatzeko eta Langile ikastolako Laubidieta eraikina haunditzeko lanak egingo dituen enpresa kontratatzeko. Aurrenekoaren kasuan, Udalak jakinarazi du lizitazio iragarki hori geratuta dagoela eta aurrerago jarriko dela martxan. Laubidietako eraikina haunditzeko lanetarako, berriz, asteartera arteko epea dago, lehiaketara aurkezteko; eta ez, atzora artekoa. Udaleko Kontratazio sailera jo behar da; 943 33 70 24 / kontratazioa@hernani.eus.