Kanpaina bakarra, olioa eta kontserbak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 3a, 01:00

Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango da aurten ere Hernanin, Errigoraren eskutik. Baina aurten, eskaera bakarra egin beharko da, eta martxoaren 13ra arte irekita dago epea.

Eskaera bakarra, baina jasotzeko bi egun
Aurtengoan eskaera bakarra egin beharko bada ere, eskatutakoa jasotzeko bi egun jarri dira; martxoaren 31n olioa jaso beharko da, eta ekainaren 2an, kontserba-loteak. Biak udaletxeko arkupetan jarriko dituzten postuan banatuko dituzte, 11:00etatik 18:00etara, eta aukera izango da Plazara kotxean sartzeko.

Eskaerak egiteko epea, zabalik
Aukeran dauden loteak ikusi eta eskaerak egiteko, www.erri­­­gora.eus webgunera jo daieteke, edo bestela, Lurrekon, Karabe­lekon eta AEKn jarri diren eskuorriak bete. Martxoaren 13ra arteko epea dago eskaerak egiteko, eta ohi bezala, kanpainan parte hartuz, Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskerari laguntzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!