Hernaniarren ametsa irudikatu eta gauzatzeko, OasisLab proiektua

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 3a, 01:00

Asteazkenean aurkeztu zu­ten OasisLab parte-hartze pro­iek­tua Her­na­nin, Ema­nhar El­kar­­te­ak, Ede Fundazioak eta Ki­ribil Sareak, eta dagoeneko, eman dute izena 15 herritarrek, Hego Ameriketatik datorren Oasis metodologian oinarrituta, hernaniarren ametsa irudikatu eta auzolanean egi bihurtzeko.
Beste 15entzako dago tokia, eta martxoaren 13ra arte eman dezakete izena: 677 662 637, info@emanhar.org edo www.emanhar.org.

 

Beste 15 lagunek eman dezakete izena, martxoaren 13ra arte.

Txinparta piztea
Proiektuan parte hartzera animatzen diren 30 herritarrek taldea osatuko dute, eta Her­na­nin dauden baliabide eta ta­lentu edo ezaugarri onak iden­tifikatuko dituzte, «falta zai­guna ikusi beharrean, daukagun horretan jarriz arreta», azaldu dute koordintzaileek.
Ondoren, taldeko kideek el­kar ezagutuko dute eta nork be­re bizipenak kontatuko di­tu, talde bateratua sortzeko. Ho­rrela, herri talde-ametsa bi­latzeari ekingo diote, Her­na­ni­ko amets kolektiboa identifikatzeko, eta hura errealitate bihurtzeko planifikazioa egingo dute. Auzolanean, elkarlanean beteko dute plana, eta azken lana izango da, lortutako eraldaketa ospatzea eta hausnarketa egitea.
Guztia, hiru asteburu eta egun batean egingo dute;  martxoaren 17-19an, martxoaren 24-26an, apirilaren 1-2an eta apirilaren 7an.
Koordinatzaileen esanetan, «azkar egingo den prozesu bat da, txinparta bat», eta helburua izango da «herritarrek daukaten ahalmena ikus­teko aukera sortzea». Ho­rrela, parte hartzera anima­tzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!