Greziako errefuxiatuei laguntzeko, bi zita

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 3a, 01:00

Kepa Alvarez hernaniarrak hain­bat ekimen bultzatu ditu, her­naniarrak animatzeko, Gre­ziako errefuxiatu kan­pa­men­duetan daudenak lagun­tze­ra. Besteak beste, furgoneta bat erosi, eta esnez beteta bidali zuen Ellinikora, eta bertan utzi zuen gero, iristen diren jaki, erropa eta bes­telakoak kanpamenduetan banatu ahal izateko.
Orain, beste ekimen bat jarri du martxan, SOS Erre­fu­xiatuak Hernani taldearen bi­dez eta Errioguarda-Enea jate­txe­aren eta Mercedes-Benz Iru­ra Motor-en laguntzarekin; gaur eta gaur zortzi, Nacido en Siria pelikula ikusteko aukera izango da Biterin, 19:00etan, eta ondoren solasaldia izango da, boluntario aritu direnen esperientziak gertutik eza­gu­tzeko.


Pelikula, dirua biltzeko
Hain zuzen, errefuxiatu kan­pa­menduetara bideratzeko bil­­du nahi da dirua, gaur eta gaur zortzi jarriko den pe­li­ku­la­re­kin; 5 euro izango da sarrera. Eta Biterira joan ezin due­nak ere, izango du diruz lag­un­tze­ko aukera, Zero Ilararako deitu den horretarako sa­rre­rak ero­sita; hau da, la­guntza eko­nomikoa emanda, Ban­ko­a­ko kontu korronte honetan:  ES16 0138 00 1950 0010778930 (SOS Errefuxiatuak Hernani).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!