Lehiaketak, Kiroldegiko taberna ustiatzeko eta Laubidieta haunditzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 2a, 01:00

Udalak argitaratu du lizitazio iragarkia, Udal Kiroldegiko taberna-kafetegi-jatetxe zerbitzua ustiatzeko zerbitzua kontratatzeko. Era berean, beste lizitazio iragarki bat ere argitaratu du, Langile ikastolako Laubidieta eraikina haunditzeko lanak egingo dituen enpresa kontratatzeko. Bi lehiaketetan aurkezteko epea gaur bukatuko da. Eskaerak aurkezteko Udaleko Kontratazio sailera jo behar da; 943 33 70 24/kontratazioa@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!