Altzueta eta Petritegi, txapelketa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 2a, 01:00

Atzo aurkeztu zuten Gala­rre­tan, Erremonteko Sagar­do­a­ren Txapelketa, eta gaur jokatuko da aurreneko partidua, 16:00etan hasita jokatuko di­re­netan bigarrena; Ezkurra-Aiz­puru III Altzueta ordezka­tzen, Petritegiren izenean ari­ko diren Otaegi-Ionen kontra.

Barrenetxea IV, bueltan
Beste sei bikotek hartuko dute parte txapelketan; tartean, Barrenetxea IV hernaniarrak. Gaur bertan bueltatuko da kantxara, partidu estelarrean, bi hilabetez bajan egon ondoren; Utergarekin jokatuko du, Urriza eta Agirre­za­ba­la­ren kontra.
Sagardoaren Txapelketan, berriz, Oialume Zar ordezkatuko du, Ezkurra IIrekin. Gurutzetaren izenean jokatuko dute Etxeberria IVk eta Etxeberria IIIk; Larre-Gainen izenean, Urriza eta Azpirozek; Bereziartuarenean, Zeberio IIk eta Agirrezabalak; Gazta­ña­garen izenean, Uterga eta Larrañagak; eta Setienenean, Ansa IIk eta Endikak.

Finala, apirilaren 29an
Gaur hasiko den ligaxka ostegun eta larunbatetan jokatuko da, martxoaren 25era arte. 4 puntu lortuko dituzte partiduak irabazten dituztenek; 2, 36-39 tanto egiten dituztenek; bakarra, 32-35 artean eginda; eta bat ere ez, hortik behera.
Apirilaren 1etik 22ra, az­ken fasea jokatuko da: apirilaren 1 eta 6an, final zortzirenak; apirilaren 8 eta 13an, final laurdenak; eta apirilaren 15 eta 22an, final erdiak. 
Finala, berriz, apirilaren 29an jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!