Udalak jakinarazi du dagoeneko martxan dagoela, Urumea ikastolako eraikin zaharrean, 0-5 urte arteko umeen
tzako gela autogestionatua. 2015eko Hernani Erabaki prozesuan erabaki zen, 6.000 euroko partida bideratzea gela egokitu eta materiala erosteko.
Irrixola guraso elkarteak kudeatzen du eta bertako kide izan behar da gela erabiltzeko, baina ostegunetan ate irekiak egingo dira; gaur, 18:00etatik 18:30etara. Era berean, guraso elkarteak zainduko ditu emakume batukada egiten dutenen haurrak, tailerren orduetan.