«Aterabidea eztabaida zientifikoan dago»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 2a, 01:00

Iruña-Veleiako aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri da, eta auziak konpondu gabe segitzen du. Zergatik?
Erabili diren argudioak 3 mo­ta­ta­koak dira: A) Aztarna his­to­ri­ko­en beraien manipula­zioa da ba­tzuetan arbuiatu de­na; esa­nez, aldatu egin di­re­la. Inork ez bai­­tu zalan­tzan jar­tzen oi­na­rriz­­ko ma­te­ria­len an­tzi­­na­ta­su­na. B) Ar­gu­dio histo­ri­ko­ak era­bi­li dira; Iz­kri­buetan dau­den me­zuak ezin litezkela egi­az­­ko­ak izan ar­gudiatuz. C) Ar­gu­dio filo­lo­gi­ko­ak edo gra­ma­ti­kalak erabili dira batez ere, nahiz eta ez bakarrik eus­ke­ra­ren aldetik, ma­nipu­la­tu­ak izan direla de­fen­datzeko. Oso zai­la da azal­tzen zergatik de­fen­datu den az­tarna hauen fal­tsu­ta­suna, eta arrazoi asko izan litezke, batez ere his­to­ri­zis­­mo­a­ren edo his­to­ria­ke­ria­ren aldetik ikusita.

Nori interesatzen zaio aurkikuntzaren aurka egitea? 
Lehenik eta behin, eus­keratze irizpide zehatz ba­tzu­en defen­tsari; hain zuzen ere eus­kal­dun­­­tze berantiarra (modu, neu­­­rri eta izaera askotakoa) de­fen­da­tzen dutenei. Hizkun­tza­­ren al­-de­ko borrokan be­rez­ko­tasuna dei­tu ge­ne­za­ke­e­na ar­gudio ga­rran­tzitsua da. Ja­ki­na de­nez, de­mo­krazia au­rre­rakoi ba­ten ikus­pegitik, le­he­nik hiz­kuntza es­kubideak eta on­­do­rioz­ko as­ka­tasuna egon be­har­ko lirateke, baina berez­ko­ta­su­na, nahiz eta pre­de­­mo­­kra­ti­koa edo demo­kra­zia­tik at da­go­en erreferentzia izan, ga­rran­tz­i­tsua bihurtzen da gi­zar­te mai­lan. Adibidez, Na­fa­rroa­ko Erri­be­ran edo Ara­bako Errioxan ‘he­men ez da eus­keraz inoiz hitz egin izan’ esa­teak izugarrizko era­gina du, nahiz eta aska­ta­su­nak ho­rren gai­ne­tik egon be­har­ko lu­ke­en. Ezin ahaz­tu his­to­rizis­mo ofiziala eta erre­lato in­po­sa­tuak oztopo gain­die­zinak ez badira ere, ez direla gain­ditzeko errazak izaten.

Filloyk eta Koenek frogen egiazkotasuna defendatu zuten lehengo astean. Zein aldaketa eragin lezake aurkikuntza honek euskera eta euskaldunen historian?
Lehenik eta behin, aurki­kun­tza guztiak egia eskuratzeko la­gungarri dira eta, beraz, bai­ta ere, Iruña-Veleiakoak. Baina hauekin gertatzen da izu­­­ga­rriz­ko koska, jauzi edo ilun­­­tasun aroa gainditzen du­te­la aitortu behar dela. Eus­ka­rari bu­ruzko his­toriagile erro­ma­ta­rren berri izpi eta es­ka­sen ondotik, eus­ka­ra­ren azal­pen idatziek ha­mar­ga­rren men­­de­ra egin behar du­te jauzi eta idatzi luzeetara joa­te­ko ha­­ma­sei­garren mendera. Be­­raz, hu­tsu­nea ikaragarri lu­zea eta sakona da gure hizkun­tza­ren his­to­ri­an. Orain arteko Iruña-Veleiako aurkikuntzen ez­ta­bai­da maila edo arlo ze­haz­ki zientifikora eramaten baldin bada, eta arlo horretan be­raien egiaz­ko­ta­su­na aintzat har­tzen baldin bada, eus­­ka­ra­ren izae­ra­ri, ahai­de­ta­su­nei eta barne egi­turari bu­ruz­ko aurrerapauso ga­rran­tzi­tsuak emanen dira.

SOS Iruña-Veleiako abokatu izan zinen. Zein oztopo izan zenituzten?
Iruña-Veleiako auzi nagusia Ara­­bako diputazioak Eliseo Gil Zu­­billaga eta beste batzuen aur­­ka jarritako kereila da eta ni ez naiz auzi horretan le­ge­la­ri be­zala aritu. Nik SOS VELEIA ize­neko elkartearen ize­nean sa­laketa bat jarri nuen 2016an Iruña-Veleiako az­tarnategian egin­dako lur mu­gitze batzu­en­ga­tik. Besteak beste, lur mu­gi­men­du horiek arrosen etxea dei­tutakoaren in­guruan egin zi­ren eta in­gu­ru horretan aur­ki­tu dira orain arteko grafitorik edo os­tra­ka­rik gehienak, eta ba­­tez ere, eus­karazkoak di­re­nak. Sa­la­ke­ta horren helburua zen ez zedila aztarnategia kal­te­tu, lu­rra mugitzeko hon­dea­ma­­ki­nak erabili baitziren. Di­pu­­ta­zi­o­ak egungo az­tar­na­te­gi­ko ar­du­ra­du­nak eta, bereziki, Ju­lio Nuño Marzen babestu zi­tu­en, eta bertan behera gelditu zen auzia, nahiz eta salaketa ho­rrek kalte gehiago egitea era­gotzi zuela uste dugun.

Urteak pasa dira, eta egoerak, ez atzera ez aurrera jarraitzen du. Zergatik?
Auzi hori orain dela ia zortzi urte hasi zen eta dagoeneko bu­katurik egon beharko luke; artxi­ba­tuta. Egoera horrek ez du inolako justifikabiderik, baina, gainera, kontuan izan behar da ez direla egin, egin behar ziren proba nagusienak.

‘Auziaren aterabideak’ izango dituzu hizpide. Zein dira?
Saiatuko naiz au­zia­ren egoera zein den azal­tzen, lehen esan bezala, ze­haz­tuz, ni ez naizela auzi ho­rre­tako partaidea.

Zer egin, oztopoen aurrean?
Gizarteak ohartu behar du bi gau­zataz: lehe­nik, arazo hau ez dela ju­ri­di­koa, eta epaitegietara erama­tea, Ara­ba­ko diputazioak egin zuen bezala, ez zela zuzena izan, eztabaida zientifikoa de­la­ko soil-soilik; eta bigarrenik, gizarteak jakin behar du ga­rran­tzi handikoak direla Iru­ña-Veleiako aurkikuntzak eta inork ez duela zalantzan jar­tzen be­ra­ien antzin­a­ko­tasuna. Ate­ra­bi­dea eztabaida zien­ti­fi­ko­an dago al­de batetik, eta bestetik, az­tar­na­tegiaren ara­ka­tzea edo in­dus­keta egitean. Indusketa hori, jakina, behar diren baldintza, kontrol eta neu­rri guztiekin egin beharko li­tzateke, inork zalantzarik izan ez dezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!