Karabelekon auzolana egingo da gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Datorren asteko larunbate­an, martxoaren 4an, Karabe­len, auzolana antolatu dute Aranzadi zientzia elkarteko la­gunek Karabeleko Etxaldea baratze ere­muan. Aranzadi­koek sortu nahi duten anfibio, sugandilla zein sorgin-orratzentzako babesgunea sustatzeko kanpaina baten barruan koka­tzen da. Anfibio, narrasti, sorgin-orratz eta burruntziak kon­tser­batzea da helburua eta Eus­ko Jaur­laritzak sus­tatuta da.
Odonatoak (sorgin-orratz zein burruntziak), anfibioen antzera, inguru urtarretara hertsiki lotuta daude. Heze­gune hauek babestuta, euren kontserbazioan lagun dezake. Horregatik, Aranza­diko kideek gidatutako au­zolanean heze­gune bat sor­tuko dute Kara­belekon, eki­menean par­te har nahi duten guzti­ekin.
Bertan parte nahi duen orok 943 466 142 telefonoan izen eman dezake.

Odonatuek hezeguneak be­har di­tuzte
Aranzadi Zientzia Elkarteko kideetako batek,  Iñaki Mez­quitak, hain zuzen,  aipa­tutako Odonatuen inguruan azal­­penak ematen ditu. Horren inguruan dio: «bu­rrun­tziak intsektu hega­lariak dira, intsektu helduak dire­nean (ugaltzeko gai dire­nean): sei hanka dituzte, lau hego, bi begi konposatu eta buruan bi antena txiki ere bai. Sorgin-orra­tzak txi­­ki­ak eta lirainak dira, he­goak bizkarrean bil­duta po­satzen dira eta itxura luzexka dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!