Bertako fauna eta basoa berreskuratzeko, zita

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 01:00

Aranzadi Zientzia Elkarteak hezegune edo putzu bat sortu nahi du Karabeleko Ekoneka­za­ritza Etxaldean, lehenago Zepadin, Ako­lan edota Usokon egin du­en bezala. Helburua da an­fibio, sugandilla edota sorg­in-orratzentzako babes­gu­ne bat sortzea.
Horretarako, auzolan egu­na deitu dute larun­baterako, 09:30etan. Lana antolatzeko, aurretik izena emateko go­men­datu dute, 943 46 61 42 telefonoan.

Hezeguneaz gain, zuhaitzak
Dagoeneko prestatu dute pu­tzua egiteko tokia, eta Kara­be­­lekoko Oier Iurramendi, Amaia Odriozola eta Eneko Ara­kama langileak ere prest dau­de, auzolan eguna apro­be­txa­tuta, zuhaitz autoktonoak lan­datzeko. 
«Hezegunea sortuko den to­kian baso moduko bat dago, baina kanpoko zuhaitzak dau­de bertan. Asmoa da urtero 30 bat zuhaitz autoktono lan­da­tzea, bertako landaredia be­rres­kuratzeko. Larunbat ho­ne­tan, urkiak eta altzak lan­da­tuko ditugu».

Hitzaldi txikiak eta auzolana
Larunbatean Aranzadi Zien­tzia Elkarteko kideak izango di­ra Karabelekon, bertan egin nahi dena azaltzeko. Karabe­le­koko langileen esanetan, asmoa da «anfibio, narrasti, eta sorgin-orratz edo burruntzien habitat naturala berres­ku­ra­tzea, po­pu­la­zioa mantentzeko. Izan ere, bi­zitoki natural asko suntsitu di­ra, eta behera egin du po­pu­la­zioak». Hain zuzen, habitat hori berreskuratzeko aukeratu da Karabelekoko gune hau. «Hezeguneak ba­be­sa eta itzala behar du, eta hau leku apro­posa da». Fauna eta flora be­rres­kuratuko dira, beraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!