Atzo arratsaldean ehortzi zen sardina, dultzaineroek dolu doinuak jo eta lutoz jantzitako dozenaka hernaniarrek negar egiten zuten bitartean. Zeruak ere bat egin zuen agurrarekin, eta herritarren malkoekin nahastu ziren euri tantak. Datorren urtera arte agurtu zituzten horrela Inauteriak, hernaniarrek, baina aurreko egunetan nahikoa gozatuta! Atzoko negar zotinen benetako iturburua, gaurkoan lanera eta ikastera bueltatu beharra!