Eztabaida batzarra larunbatean, maiatzeko Biltzar Nagusira begira

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 01:00

Larunbat honetarako eztabaida batzarra deitu du LAB sindikatuak, 10:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Bertan, maiatzean egingo den Biltzar Nagusirako egin diren proposamenak aurkeztu eta horien inguruan eztabaidatuko da.

Eredu sindikala birpentsatzen
Biltzar Nagusia maiatzaren 25eko asteburuan egingo du LABek, Gasteizen, eta ordurako, «gogoeta prozesu oso bat» egin nahi du sindikatuak, «gure eredu sindikala birpen­tsatzeko erronkarekin».
Hain zuzen, hainbat aldaketa proposatzen dituen ponentzia prestatu da, eta otsailera bitartean eskualde guztietan aurkeztu da.
Orain, «ponentzian jaso­tzen diren gai nagusien inguruan LABen ikuspegia jendarteratu eta eztabaida soziala bultzatzea» da helburua. «Gai ezberdinen inguruko solasaldiak antolatuko ditugu: burujabetza prozesua eta aldaketa soziala, sindikalgintzaren ekar­pena borroka sozialean eta ekintza sindikal integrala, besteak beste», azaldu du.

Aplikazio telematikoa
Bestalde, parte-hartzea sustatzeko asmoz, aplikazio telematikoa martxan jarri duela ere jakinarazi du. Horre­ta­rako, www.lab.eus webgunera jo behar dute sindikatuko afiliatuak direnek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!