Pelikula eta mahai-ingurua, Greziako errefuxiatuei laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 01:00

Grezian, kanpamenduetan ez atzera eta ez aurrera dauden errefuxiatuei laguntzeko beste ekimen bat jarri du martxan SOS Errefuxiatuak Hernani taldeak, Errioguarda-Enea jate­txe­aren eta Mercedes-Benz Iru­ra Motor-en laguntzarekin.
Bi ostiraletan, martxoaren 3 eta 10ean, Nacido en Siria pelikula jarriko da Biterin, 19:00etan, eta ondoren, boluntario lanetan ibilitako hainbat kidek beren esperientziaren berri eman eta boluntario izan nahi dutenen galderak erantzungo dituzte.

Pelikula ikustera joan ezin dutenek ere diruz lagundu dezakete, Zero Ilararako sarrerak erosita.

Bildutakoa, Greziara
Pelikula ikusteko, bost euroan jarri dute sarrera, eta helburua da, biltzen den dirua bideratzea Greziako errefuxiatu kanpamenduetan martxan jartzen diren proiektuetara. Pelikula ikustera joan ezin dutenek ere badaukate la­gun­tzeko aukera, Zero Ilara deitu duten horretarako sarrerak erosita; hau da, laguntza ekonomikoa emanda, Bankoako kontu korronte honetan:  ES16 0138 00 1950 0010778930 (SOS Errefuxiatuak Hernani). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!