Urteko aurreneko zita jarri du Astigarragako Odol Emaileen elkarteak etzirako. Odola eman nahi dutenek arratsaldeko 18:30etatik iluntzeko 20:30etara izango dute aukera, anbulategian.
113 estrakzio, 2016an
Beste behin, aurreko urteetako batez bestekoari eustea izango dute helburu, aurten ere. Iazko datuen arabera, eta aurreko urteetakoekin alderatuta nahiko antzekoak dira, 113 estrakzio egin zituzten astigartarrek denera, urteko hiru hitzorduetan. Horietatik, 72 emaile izan dira: 40 emakumezko (%55a), eta 32 gizonezko (%45a).
Dena den, Astigarragako Odol Emaileen taldeak datu nabarmen bat ere eman du: emaileen artean zaharkitzea ere gertatu da, gazteen jaitsieraren ondorioz.