Evasores, morosos y millonarios vascos bere azkeneko liburua aurkeztu zuen Ahoztar Zelaieta kazetari bilbotarrak aurreko ostiralean. Gazte Asanbladak gonbidatuta, Panamako paperen auziarekin lotu dituen euskal politikari eta dirudunen berri eman zuen, hori baita azaroan argitaratutako liburuan azaltzen duena.