2016ko aurrekontu partehartzaileetan boto gehien jaso ondoren, Zaharren Egoitzaren birmoldaketa lanak laster jarriko du martxan Udalak. Udaberri-uda aldera hasiko direla aurreikusten dute, eta gutxi gorabehera hilabete eta erdi luzatuko dira obrak.
Obrak, bi fasetan
Udalak beraz azaldu duenaren arabera, bi fasetan egingo dira obra-lanak. Aurreneko faseari ekingo diote lehenengo, orduan, «ekintzarik garrantzitsuena lokalean sukalde industriala jartzea izango da, eta honekin batera, ontzi-garbigailua eta horiei dagokien hornikuntza ere jarriko da», diote.
Horrekin batera, fase honetan, Udalak jarduera lizentzia berria bideratuko du «lokala legeztatzeko».
Beste aldaketa batzuk ere, izango dira: «komunak egokitu egingo dira baita ere, desgaitasuna daukaten erabiltzaileei begira. Eta horrek, biltegien lekualdaketa eragingo du, betiere, espaziorik galdu gabe. Azkenik, lokalaren isolamendua indartuko da, lehioak aldatuz».
Lokala haunditzea aurreikusten da, bigarren fasean.
Bigarren fasea, aurrerago
Berrikuntza-lanen bigarren fasea, aldiz, aurrerago egingo dute, Bake Epaitegiaren egoitza lekuz aldatzen dutenean. Horren ondorioz, hutsik geratuko da Egoitzaren ondoan dagoen lokala, beraz, Zaharren Egoitza haunditzeko erabiliko dute. Horrela, Udalak jakinarazi duenez, «bingo gelak espazio gehiago izango du, eta egoitzak ekintza aukera haundiagoak eskaini ahal izango ditu».
Elkarlana, elkarteko kideekin
Aurrekontu partehartzaileetan aurrera egin ondoren, elkarteko kideekin bildu da Udala, lehentasunak adosteko. Obrak iraun bitartean, orain arteko harreman estua matententzeko konpromezua daukatela adierazi dute.