Ekintzez lepo hasiko da Astigarragan martxoa. Bihar estreinatuko dute kultur agenda berria, herriko Zarataren Maparen aurkezpenarekin; udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan. Ipuin kontaketa ere izango da bihar, 18:00etan eta 18:30etan, liburutegian.
Zuhaitz Eguna, igandean
Baina ez da aste honetako ekitaldi bakarra izango. Tradiziozko beste zita bat izango dute igande honetan astigartarrek: Zuhaitz Eguna. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, 2016an jaiotako haurren gurasoek haur bakoitzaren izena eramango duen astigar bana landatuko dute, Larraburu baserriaren inguruan.
Egun berean, gainera, plaza dantzetan aritzeko aukera izango dute herritarrek Joseba Barandiaran plazan.
Baita Sagardoetxean bisita gidatu berezia egiteko aukera ere: Baleak ehizatzera goaz izenburupean. Parte hartzeko izena eman beharko da.
Bi egun berezi, aurrerago
Egun osoko egitaraua izango duten bi egun berezi nagusituko dira, ordea, martxoan: Emakumeen Nazioarteko Eguna, hilaren 8an; eta Korrika Kulturalarena, hilaren 11n.
MARTXOKO KULTUR AGENDA
2 Astigarragako zarata maparen aurkezpena. Udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan.
2 Ipuin kontaketa: Nik ere nahiko nuke mango bat (Miren Juaristi). 18:00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzat; 18:30etan, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Ipuin kontalaria: Lur Korta. Liburutegian.
5 Zuhaitz Eguna: 12:00etan, Larraburu baserriaren inguruan.
5 Plaza Dantzak: Muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikarekin. Dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Joseba Barandiaran plazan, 12:30etan. Antolatzailea: Astigar dantza taldea.
5 eta 12 Baleak ehizatzera goaz bisita gidatua. Izenemateak: info@sagardoetxea.com edo 943 550 575. Doan. Euskeraz eta gaztelaniaz. Sagardoetxean, goizeko 11:00etan.
6 Ni eta... punto! Ipuin saioa 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Ordubeteko saio batean, hainbat istorio kontatzen dira, hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexua, arraza edo kondizio sozialak bultzatutako diskriminazioa agertu ez dadin. Herri Eskolan, 11:00etatik 12:00etara. Antolatzailea: Udaleko gizarte saila. Hizkuntza: euskera.
7, 14, 21 eta 28 Jakin + Programa: Zinearen beste historia bat. Kultur Etxean 16:00etatik 18:00etara. Antolatzailea: Gizarte Saila. Hizkuntza: gaztelania. Izenemateak: berdintasuna@astigarraga.eus. Doan.
8 Emakumeen Nazioarteko Eguna.
- 09:00-17:00 Udalbatzak Emakumeentzako pastak eskainiko ditu Foru plazan eguerdian Joseba Barandiaran plazan, eta arratsaldean, herrian zehar.
- 18:30 Emakumeon Plazaren inaugurazioa, berdintasun zinegotziaren eskutik: Astigar dantza taldearen agurra, trikitilariak eta bertaratuentzako mokadutxoa eskainiko da. Harituz elkarteak Emakumearen eguneko desioen zuhaitza jarriko du, eta herritarrek beren ‘desioak’ bertan zintzilikatzeko aukera izango dute.
9 Kale Antzerkia: Femmes. Hortzmuga teatroa taldearen eskutik. Arratsaldeko 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.
11 Korrika Kulturala. Joseba Barandiaran plazan (euria egiten badu, Txomiñenea pelotalekuan).
- 11:30 Eskulan tailerra.
- 13:00 Jump Fit eta lurreko dantza.
- 13:30 Pintxoak, kantuz girotua Aiztondo abesbatzaren eskutik.
Gainera, arropa postua goiz osoan zehar.
- 19:30 Triki-poteoa, Maddi Roteta eta Leire Iturbe trikitilariekin.
- 21:00 Bertso afaria, Zipotza elkartean. Txartelak Zipotza eta Ikatza tabernetan, eta kultur etxean, salgai. Prezioa: 18 euro.
AEK euskaltegiak antolatuta eta Udalak babestuta, Mundarro, Xaguxar, eta Aiztondo abesbatzak hartuko dute parte.
15 eta 16 Zilegi Eskolak.
15 Argazkilaritza ikastaroa. Goizeko 09:30etan. Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Partehartzaile bakoitzak bere kamera eraman beharko du. Maddi Montero izango da gai-emailea.
16 Sagardo dastaketa. Arratsaldeko 18:30etan, Zipotza elkartean. Egoitz Zapiain sagardogilearen eskutik. Doan. Izenematea Astigarragako AEK euskaltegian: astigarraga@aek.eus. Antolatzailea: Udaleko Euskera Saila eta AEK euskaltegia.
17 Dokumentala: Eta urte bat beranduago... wait just wait. Ondoren, solasaldia Javi Julio berarekin eta salbamendu lanetan nahiz herri mugimenduetan dabiltzan hainbat kiderekin. Kultur etxean, 19:30etan.
25 Zinema: Teresa eta galtxagorri. Animazioa. Agurtzane Intxaurragak zuzendua, 2016ko Goya sarietarako izendatua izan zen. Sarrera: 2 euro. Kultur etxean, 17:00etan.
25 Rock kontzertua: Ibai Marin. Norberto Almandoz musika eskolan, 19:00etan. Prezioa: 5 euro; ikasleek, doan.
25 Aiztondo abesbatzaren emanaldia: Begoñako Garaizarko Matsorriak eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek Udaberriko kontzertua eskainiko dute. Andre Mari elizan, 19:00etan.
27 Literatur solasaldia: Carson McCullers idazlearen La balada del café triste liburuaren ingurukoa, Jorge Carrerok zuzenduta. Gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.
30 Hezkuntza hitzaldia: Nola hitz egin drogei buruz seme-alabekin. Hizlaria: Ai Laket elkarteko aditu bat. Hizkuntza: euskera. Antolatzailea: Herri Eskolako guraso elkartea Udalaren babesarekin. Ikastolako aretoan, arratsaldeko 18:30etatatik iluntzeko 20:00etara bitarte.