Bertso afari baten bueltan egingo dute Gipuzkoako Herri-arteko Txapelketako hurrengo saioa Hernani 1 taldeko Eñaut Martikorenak, Maialen Lujanbiok eta Andoni Mujikak. Larunbatean izango da, Arriatzuko eskolan, eta sarrerak salgai daude 18 euroan, 676 767 917 telefonoan.