Bihar sartuko gara martxoan, eta bihar bertan jarriko da martxan, KZ Gunean, hileko aurreneko ikastaroa.
Guztira, 7 ikastaro presentzial eta urruneko beste 3 egiteko aukera izango da, martxoan, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde.
Interesa daukanak, Biteri kultur etxera jo dezake. Bestela, telefonoz deitu, 943 023 650ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu.
Oinarrizko Internet
- PCa, teklatua eta xagua erabiltzen ikasi. Martxoaren 1etik 3ra, 18:00-20:00, gaztelaniaz.
- Internet KZgunea ikastaroa. Martxoaren 6tik 17ra, 18:00-20:00, gaztelaniaz.
Sare Sozialak 2.0
- Sare Sozialak ikastaroa. Martxoaren 1etik 10era, 16:00-18:00, euskeraz.
- Wikipedia, elkarlaneko entziklopedia digitala. Martxoaren 14an, 16:00-18:00, euskeraz.
Google Apps
- Google ikastaroa. Martxoaren 13tik 22ra, 11:00-13:00, euskeraz.
Software Librea
- Ofimatika ikastaroa. Martxoaren 20tik 31ra, 09:00-11:00, euskeraz.
Smartphoneak eta Tabletak
- Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Martxoaren 23tik 31ra, 11:00-13:00, euskeraz.
Urruneko Formazioa
- Twitter. Martxoak 6-15. Gaztelaniaz.
- Facebook. Martxoak 6-15. Gaztelaniaz.
- Pinterest. Martxoak 6-15. Gaztelaniaz.