Lau jardunaldi, Hernani hobetzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 28a, 01:00

Emanhar Elkarteak, Ede Fundazioak eta Kiribil Sareak elkarlanean, OasisLab proiektua jarri nahi dute martxan, Hernanin. Bihar aurkeztuko dute, 18:30etan Biterin, eta parte hartzera animatu nahi dituzte hernaniarrak.

Hiru asteburu eta egun bat
Helburua da «bizitu nahi du­gun herria elkarrekin eraiki­tzea», eta horretarako, «Her­na­niko gizartea, ingurugiroa, ekonomia eta kultura gogoz eraldatzeko interesa duten 30 partaide» bildu nahi dituzte.
Biharko aurkezpenaren ondoren, hiru asteburutan eta beste egun batean biltzea proposatzen dute; martxoaren 17-19an, martxoaren 24-26an, apirilaren 1-2an eta apirilaren 7an.
Parte hartu nahi duenak doan eman dezake izena: 677 662 637, info@emanhar.org edo www.emanhar.org

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!