Azken sarrerak, ‘Oinatzak’ dantzan ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 28a, 01:00

Urteko emanaldi berezie­ne­tako bat prestatzen ari da Ttarla dantza taldea, larunbat honetarako. Gaueko 22:00etan hasita, kiroldegian, Oinatzak izeneko ikuskizuna emango dute taldeko dantzari heldue­nek, eta ez dira bakarrik ariko, gainera; Bitartean, hernania­rrek osatutako folk musika taldea izango dute lagun, musika zuzenean jotzeko.

Sarrerak, tabernetan
Dagoeneko salgai daude ema­nal­dirako sarrerak, bost eur­o­tan, Garin, Rufino eta Txili ta­ber­netan. Oraindik gelditzen ba­dira ere, lehenbailehen es­ku­ratzeko gomendatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!