Emaitza zoragarriak lortu dituzte CD. Hernaniko atletek asteburuan zehar. Aipagarriena, dudarik gabe, Aitor Urkiaren brontzezko domina izan da Espainiako Jubenil Txapelketan, Leonen jokatu zen txapelketan.
60.59 metrorekin, 3garren postua lortu zuen mailu jaurtiketan eta bere progresioarekin jarraitzen du. Jubenil mailan 5 kilo pisatzen ditu mailuak. Gogoratu behar da, 2015ean kadete mailako txapeldun sailkatu zela. Bere entrenatzaile eta hernaniarra den Servando Rivasen lekukoa hartu du azken boladan Aitorrek.
Beste emaiatza aipagarria Uxue Lopez juniorrak Donostian lortutakoa da. Euskadiko Txapelketak jokatu dira, Belodromoan, pista estalian, eta CD Hernaniko korrikalariak beste 3garren postua lortu du 60 metroetan.