‘Goizuetarrok ere hemen gaude!’, arrakastatsua

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Mendialdeko Gure Esku Dagok pasa den astean antolaturiko Goizuetarrok ere he­men gaude! ekintzak jende asko pilatu zuen eskolako atarian. Denetarik izan zen bertan, adin guztietako herritarrentzat: mural margoketa umeentzat, es­ku­lanak, txokolatada, dan­tzaldia, argazki murala eta herri afaria. Horietaz guztietaz aparte sinadura-bilketa ere egin zen. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete festan parte hartu zuten guztiei. Ekainaren 18rako dago aurreikusia herri galdeketa Mendialdeko herrietan, hau da, Goizueta, Arano, Leitza, Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberrin. Dena den, legeak ezartzen duenaren arabera, herritarren arteko gutxiengo sinadura kopurua beharko du Gure Esku Dagok herri galdeketa hauek antolatu ahal izateko. Hain zuzen, 16 urtetik gorako biztanleen %15a­ren sinadura beharko dute Goizueta eta Aranon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!