Urtero bezala, Astigarragako kiroldegian Jolas Txiki antolatuko da Aste Santuko oporraldirako, 2 eta 5 urteko umeei zuzenduta.
Izenematea martxoaren 13tik 24ra arteko epean egin beharko da, kiroldegiko harreran.
Bi txanda, Aste Santuan
Guztira bi txanda egingo dira, eta bakarrean edo bietan eman ahal izango da izena. Bata, aprilaren 10, 11 eta 12an izango da, 09:00etatik 13:00etara. Bigarrena, apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean, ordu berean.
Aurreneko txandan izena emateak 30,70 euro balio ditu bazkideentzat, eta gainontzekoentzat, 38,80 euro. Bigarrenak, berriz, bazkideentzat 41 euro eta gainontzekoentzat 51,80 euro.
Bietan izena emanez gero, berriz, bazkideek 64,50 euro, eta gainontzekoek 82,10 euro ordaindu beharko dituzte. Era berean, bigarren senidea ere apuntatuz gero, %10eko beherapena aplikatuko da.
Informazio gehiago: 943 33 36 76 edo kiroldegia@astigarraga.eus.