Sagardoaren ibilbidean barrena lasterketa, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

MARTXOAREN 11n egingo da Sa­gar Lasterra herri las­ter­ke­­ta; aurten, 11garren edi­zioa. Izenematea irekita dago, www.kirolprobak.com helbide elektronikoan, mar­txoaren 10era arte.

Ia 10km, sagardotegietan barrena
Lasterketa Hernani Arraun Elkartearen egoitzan, Ibar­lu­ze poligonoan hasiko da,  goizeko 11:00etan. Autobusa jarriko da, doan, kiroldegitik ber­ta­ra joateko.
Guztira, 8,9km egin be­harko dira, hainbat sagar­do­tegitatik barrena; Goiko-Lastola, Iparragirre, Altzu­e­ta, Olaizola eta Otsua-enea eta Itsasburu. Handik, Por­tuan barrena Floridaraino jaitsi, eta handik Latsunbe auzora igo beharko da, Ave Maria parkean bukatzeko.

600 korrikalari
Izena emateak 9 euro balio du, txip horia behar du­te­nentzat, eta 11 euro, txip txu­ria eskatuz gero. Egunean ber­tan ere izango da aukera izena emateko, 16 euroan.

Sariak, denentzat
Lasterketa bi kategoriatan jokatuko da; absolutuetan eta beteranoetan. Baina parte-hartzaile guztien ar­te­an zozketatuko dira makina bat sari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!