Langile 2 taldea 3garren, Baldan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 26a, 01:00

Pasa den asteburuan, gimnasia erritmikoko bi txapelketa antolatu ziren. Eskolarteko txapelketa, Karmelo Baldan, izan zen eta Langile 2 taldeak 3garren postua lortu zuen, bere lehenengo alebin txapelketan. 31 talde aritu ziren infantil eta alebinetan eta Langilek bi talde aurkeztu zituen. Infantiletan Izaro Artola eta Isabel Gimon aritu ziren. Bigarren saioa Hernaniko kiroldegian izan zen eta taldeko txikienak aritu ziren erakustaldi batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!