INAUTERIAK egin dute erdi bidea, baina oraindik gauza asko dago ikusteko. Eguraldi zoragarri batekin jende asko irten zen atzokoan kalera mozorrotuta; bai ume, bai gazte eta bai heldu. Azeri Dantza, poniak eta zezen txikiak haurrentzat, erromeria, umeentzako antzerkia... denetarik izan zuten gazteenek.
Gaur ordea protagonista nagusiak karrozak izango dira. Eguerdian, 12:00etan, irtengo dira Urbieta kaletik eta herria kolorez jantziko dute.
Ttarla dantza taldeak eta Inmakulada ikastetxeak prestatu dituzte aurten ere, karrozak, eta gaur arte itxaron beharko da, zein sorpresa prestatu duten ikusteko. Kale antzerkia, txarangak eta trikitilariak ez dira faltako.
Arratsaldean, txarangaren atzetik saltoka jarraitzeko aukera izango da berriro, 18:30etan, eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariek hartuko diete erreleboa, arratsaldeko 19:30etan.
Ordu horretan bertan, kale antzerkia edo ikuskizuna, dantza eta umorea nahasten dituena ikusi ahal izango da Tilosetan: Tio Teronen Semeak.
GAURKO EGITARAUA
- 11:30: Inauterietako txaranga.
- 12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Inmakulada ikastetxea.
- 18:30: Inauterietako txaranga.
- 19:30: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariak.
- 19:30: Kale antzerkia. Dantza: Tio Tironen Semeak. Tilosetan. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.