Hernaniko, Ohorezko Erregional mailako taldeak, ezin zuen berdinketa baino gehiago lortu Mondragonen kontra atzo Zubipen jokatutako partiduan. Bana berdindu zuten bi taldeek eta emaitza horrekin lehen postua urrutiratu egin zaio Hernaniko taldeari.
Anaitasunak 1-2 irabazi zuen Vasconiaren aurka eta ondorioz sei puntura gehitu du abantaila. Gogoratu behar da Hirugarren Mailara igoera aurten garesti egongo dela eta ziurrenik lehendabizikoa bakarrik igoko dela. Beraz atzera pausoa atzokoa.