Datorren asteazkenean mahai-ingurua antolatu da Biteri Kultur Etxean, 19:00etan, martxoaren 19an egingo den herri galdeketaren inguruan. Landuko den gaia Zertarako erabaki? izango da eta bertan parte hartuko dute hizlari bezala Pello Urizar (EH Bildu), Sergio Campos (Ahal Dugu-Podemos) eta Luke Uribe-Etxeberriak (EAJ-PNV). Irati Sarasua moderatzaile lanetan ariko da. Bagagiltzak Urumea Ikastolaren eraikinean, goitik.behera, herri galdeketaren egunerako kartel marrazkia ipini du.