Asteartean Osoko Bilkura bilera, 19:00etan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Hernaniko Plenoa edo Osoko Bilkura asteartean egingo da, 19:00etan hasita, pleno aretoan. Gai zerrendan 17 puntu daude: zinegotzi baten kargu uztea, dirusarreren berme errentaren zenbatekoa, emakumeen nazioarteko eguna edota martxoaren 19ko herri galdeketa esaterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!