Bertso Gutiziak, Hitzetik Hortzeran

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

sukaldaritzari lotutako programa izango da biharko Hitzetik Hortzera telebista saioarena eta Basque Culinary Centerren grabatutako Bertso Gutiziak eskainiko dituzte, 15:00etatik aurrera, ETB1en. Sukaldaritzak eta bertsola­ritzak harreman estua izan dute urte luzeetan eta horren lekuko izango da aste hone­tako Hitzetik Hortzera.
Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Unai Agirre aritu ziren bertan kantuan, Aitor Mendiluze gidari zutela. Sukaldaritza gai hartuta aritu ziren kantuan, eta saio umoretsua osatu zuten. Eta laster interneten ere aurkitu ahal izango da EITB Nahieranen.
Bertso Gutizien saioa, programaren, bigarren zatian emitituko da eta lehenik Itu­rengo Kontu Egunean eginiko bazkalosteko saioa eskainiko dute. Bertan, Amets Arazalluz eta Iker Zubeldiak kantatu zuten.
Gaur egungo sukaldaritza modernoaren berri gertua­gotik ezagutzeko Juan Mari Arzaken sukaldera ere joango dira saiokoak bisitan, eta bertso­laritzarekin duen harrema­naren berri ere emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!