Bi saiotan, goizez eta arratsaldez, hamasei taldetan banatuta euskeraz etengabe aritu ziren hainbat eta hainbat hernaniar, Biteri Kultur Etxean, antolatu zen Mintzodromoan. Lau pertsonez osatua zegoen talde bakoitza, euskaldun berri eta euskaldun zaharrak tartekaturik.