Sagardotegi garaian emakumeek pairatzen dituzten eta onartu ezin diren jarrerak salatzeko, kale buelta musikatu antolatu du Sagar Moreak taldeak, gaurko, 12:30etan, Plaza Berritik Tilosetara. Urtero bezala, aurten ere, sagardotegi garaian festa aitzakia dela, ematen dira eraso asko eta asko. 12:00etan informazio gune bat egongo da Plaza Berrin. Sagar Moreek Hernaniko emakume guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera. «Entzun gaitzatela! Ez dugu ez eraso ezta jarrera sexistarik onartuko».
Sagar Moreak ‘iraultza’ duela bi urte hasi zen lehen ekimen batekin. Orduan beltzez jantzitako emakumeek hartu zituzten parrandaren kaleak San Fermin bezperan egin zutenaren arira. «Erasoen aurkako mezua zabaldu eta autodefentsa feministarako deia egingo dugu. Erasoen aurrean erantzuna emango dugula».