Toscana, Firenze edota Venezian barrena bidaia, txoritxoari segika

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Inauteri giroan bete-betean sartu zen atzo Hernaniko Mu­si­ka Banda, eta Mila­gro­san eman­dako kontzertuari es­ker, hernaniar guztiak kutsatu zituzten giroarekin.
Eta ez edozein modutan, gainera; debaldeko bidaia eskaini baitzioten publikoari, Italian barrena.

Dolce Vita, Hernanin
Atzoko kontzertuarekin, Tos­ca­na, Firenze edota Vene­zia­rai­no bidaiatu ahal izan zu­ten hernaniarrek, hainbat obra italiar ezagunen bidez. Canzoni D’Italia, Pucciniren Concerto eta Morriconeren obrekin, edota Il Padrino ezagunarekin, Dolce Vitan murgildu zen Milagrosa.
Eta bidaia horretan lagun izan zuten, gainera, Tosca­nako txoritxoaren txorrotxioa. Izan ere, Tino Martini, Sienatik etorritako abeslari italiar famatua, ezizen horrekin ezaguna dena, aritu zen abeslari bakarlari lanetan, Gianni Ferroren Piccolissima Serenata eta Renato Rascelen Arrivederci Roma obretan.

Datozen egunetan, festa!
Lehengo astean Inauteriak ira­gartzeko kontzertua eman zu­en Bandak, Tolosako Inau­te­rie­tako doinuekin, eta atzoko kontzertuarekin osatu zu­en errepertorioa. Orain, festarako tartea iritsi da!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!