Irunera bidean ereñotzuarrak, Ur Mian azkoitiarrei irabazita

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Gipuzkoako Herriarteko Ber­tso­­lari Txapelketan aurreneko saioa egin zuten lehengo as­tean ereñotzuarrek. Arnaitz Lasarte, Aritz Zerain, Ibon Miner eta Iñaki Zelaia aritu ziren bertsotan; Amaia Otxo­to­rena epaile lanetan; eta Mi­kel Peruarena, gai-jartzaile.
Ur Mia elkartean bildu zi­ren, afalondorenean, eta giro ederra sortzea lortu zuten. Eta ez hori bakarrik; baita ira­baztea ere! Azkoitiako ber­tso­la­riek animoak ematen ziz­ki­e­ten ikusle asko ekarri ba­zi­tuzten ere, etxekoak izan ziren nagusi, 15 eta 9.

Txingudikoen kontra, gaur zortzi
Aurreneko saioa irabazi arren, txapelketako aurreneko fasea gain­ditzeko, saio bat geratzen zaio Ereñotzuri. Datorren la­runbatean, martxoak 3, Iru­nen izango dute, Txingudi I taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!