Epea ireki du Muxarra elkarteak, bazkide berriek izena eman dezaten. Lehen Benta Berri jatetxea zegoen horretan, Aranoko igoera baino lehen, dago orain, Muxarra elkartea.
Tokia, hainbat tresnarekin
Elkarteak dezenteko tokia dauka, eta sukalde eta jantoki haundiak, parrillak eta tximinia dauzka.
Era berean, frontoi txiki bat erabiltzeko aukera ere badago.
Izena eman baino lehen, informazioa
Elkarteko bazkide egin nahi duenak orain dauka aukera. Urteko kuota 300 eurokoa dela jakinarazi dute bertako egungo bazkideek.
Hala ere, edozein zalantza argitu, baldintzen berri jakin edo elkartea bera ikusteko aukera badago, bazkide egin aurretik. Horretarako, edo zuzenean bazkide egiteko Josebaren galdera egin, 609 682 521 telefonora deituta.