Urumeako ordezkaririk ez da falta, Euskal Herriko Mus Txapelketan. Ereñotzutik, Tutu eta Julian sailkatu dira Gipuzkoako finalerako, eta Goizuetatik, Xumar eta Fernando aurretik, eta Mertxe eta Fermin, bigarren. Gaur jokatuko dituzte herrialdekako final horiek, eta aurrera eginez gero, Euskal Herriko finala jokatuko dute martxoaren 25ean.
Horretarako, ordea, esan bezala, gaurko egitekoan kontzentratu beharko dute hiru bikoteek. Gipuzkoarrek Ibarrako frontoian jokatuko dute, arratsaldeko 15:00etan hasita, eta nafarrek, Iruñean, Alde Zaharreko elkartean, 08:30etan hasita.