Atseden hartuko dute Mundarroko saskibaloi talde guztiek, asteburu honetan, eta datorrenean bueltatuko dira lehiara. Bi talde nagusiak, etxean ariko dira: Donosti Dolphins hartuko dute neskek, irabazi beharreko partidua, goiko postuen lehian jarraitzeko; eta mutilek, DKS izango dute aurrean, kontrario zuzena.