Datorren asteko ikastaroan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 01:00

Astigarragan emango dio hasiera Elkarbizi taldeak 2017ko egitasmoari datorren asteazkenean, hilaren 8an. Arimendiarrietaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko, elkarlana ikastaroa eskainiko dute aurreneko zita honetan, arratsaldeko 19:00etan hasita, kultur etxean. Pako Etxebeste izango da hizlaria oraingo honetan, Arizmendiarrieta Fundazioaren kontseilaria bera. Debalde bada ere, parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, bertaratu nahi duenak, izena eman beharko du martxoaren 7a baino lehen: ganboiturri­@­gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!