Aurreko bi urteotan bezala, aurten ere jarri du martxan bere programa, Elkarbizi egitasmoak; eta sei ikastaro antolatu dituzte, martxoan hasi eta urrira bitarte.
Eta aurrenekoa, Astigarragan bertan izango da, martxoaren 8an: Arizmendiarrieta eta elkarlana, gizarte zatiketa aurre eginaz. Bertan izango da Pako Etxebeste, Arizmendiarrieta zenaren ibilbideaz, eta Arrasaten 1941etik 1975era egin zuen lanaz. Horrela, landuko dituzte auto-erantzukizuna, lana eta elkarlana, bizikidetzaren gako bezala.
Tormentuaren memoria osoaren alde, hiru saio
Hurrengo hiru saioetan, berriz, tormentuaren memoria osoaren alde agertuko dira: apirilaren 5ean Lasarten, maiatzaren 10ean Hernanin, eta ekainaren 10ean berriro Lasarten.
Eta udaratik bueltan, egingo dituzte ikasturte honetako azkeneko bi saioak: irailean Urnietan bat, eta urrian Andoainen bestea.