Datorren ostiralean daukate zita, Astigarragako odol emaileek. Anbulatorioan izango da, arratsaldeko 18:30etan hasi, eta 20:30ak arte, ohi bezala.
Aurreko urtean, hiru egunetan egin ziren estrakzioak, eta aurten, aurrenekoa izango da, martxoaren 3ko hori.
Guztira 113 estrakzio izan ziren 2016an, eta hiru zitetan azkenekoan, urrikoan, azaldu ziren odol emaile gehien, 44.
Oraingoan, kopurua mantendu edo haunditzea espero dute, eta beraz, herritar guztiak animatu dituzte.