Hernanialdeko Korrika Kulturala aurkeztu dute, motorrak berotzen hasteko, eta bi zita jarri dituzte Astigarragan.
Aurrenekoa eta nagusia, martxoaren 11n izango da: Korrika Eguna ospatuko dute. Goizetik gauera antolatuko dituzte ekintzak. Aurrena, eskulan tailerra jarriko dute, eta jump fit eta lurreko dantza egingo dute ondoren. Bazkalordua iristerako, luntxa ere izango dute, abesbatzak kantatu bitartean. Arratsaldean, triki-poteoa eta txaranga izango dira, eta gauean, bertso afaria ere bai!
Korrika Kulturaleko bigarren zita, apirilaren 1ean jarri dute: Akerbeltz taldearen kontzertua izango da.