Trenes rigurosamente vigilados liburua izango dute hizpide, etzi, otsaileko literatur solasaldian. Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita, eta Jorge Carrerok zuzenduko du, gaztelaniaz. 1964ko liburua da, Bohumil Hrabal txekiarrak idatzitakoa. Bertan kontatzen du, tren geltoki batean lan egiten duen gazte baten istorioa, Alemaniak okupatutako Txekoslobakian, Bigarren Mundu Gerran.