Konfirmaziorako ibilbide laburra, martxoaren 6tik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Sinesmenaren ikuspegitik, bizitzari buruzko gogoeta bat egiteko aukera eskaini nahi du, Urumea Harana Pastoral Barrutiko Hel­duen Taldeak. Eta horretarako, sendotza edo kon­firmaziorako ibilbide labu­rra egingo du, martxoaren 6tik maiatzaren 29ra. Astelehe­netan izango dira saioak, arratsal­deko 19:30etatik 20:45etara, Hernaniko Tilosetako Donibane Gunean. Ibilbide hori eginda, ekainaren 3an, Pente­kos­te bezperan, sendotzako sakramentua hartu ahal izango dute. 18 urtetik gorakoentzat da, eta interesatuek, izena eman behar dute, martxoaren 6a baino lehen, nork bere parrokiko bulegoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!